Hedabideen bidez manipulatzeko 10 estrategia (Noam Chomsky)
-
Distrazio teknikak
Publikoaren atentzioa arazo garrantzitsuetatik eta elite ekonomiko eta politikoek erabakitako aldaketetatik aldentzean datza.
2. Arazoak sortu eta ondoren irtenbideak eskaini
Arazo bat sortzen da, aurreikusitako “egoera” baten aurrean eta publikoak berak hartuko ditu botereak nahi duen soluzioa.
3. Pixkanakakoaren estrategia
Gizarteak neurri onartezin bat onartu dezan, pixkanaka-pixkanaka, urtetan zehar, aplikatzen joatea besterik ez dago.
4. Atzeratzearen estrategia
Herriak gustuko ez duen beste erabaki bat hartzeko “mingarri eta beharrezkotzat” aurkezte da; horrela, onartu egingo dute momentu horretan, eta etorkizunean aplikatu ahal izango da. Errazagoa da etorkizuneko sakrifizio bat onartzea momentuko bat baino.
5. Publikoari haurrei bezala hitz egitea
Publikoa geroz eta gehiago engainatu nahi den heinean, orduan eta tonu infantilagoa erabiltzen da.
6. Alderdi emozionala hausnarketarena baino gehiago erabiltzea
Teknika klasikoa da hau pertsonen analisi arrazionalean –eta azkenik zentzu kritikoan– zirkuitu laburra sortzeko.
7. Publikoa ezjakintasunean eta kaskarkerian izan
Beheko klase sozialei emandako hezkuntza ahalik eta pobreena izan behar du, goiko eta beheko klase sozialen arteko ezjakintasun tartea handiagoa izan dadin.
8. Publikoa konformista bihurtu
Inozoa, arrunta, baldarra eta ezjakina izatea modan dagoela sinestaraztea.
9. Norberaren erruduntasuna indartu
Nor bere zorigaiztoaren errudun dela sinestarazi, norberaren ezjakintasunaren, gaitasun urriaren edo esfortzuaren ondorioz.
10. Gizabanakoa ondo ezagutu, norberak bere burua ezagutzen duen baino hobeto
Biologia, neurobiologia eta psikologia aplikatuari esker, “sistemak” gizakiaren ezagutza aurreratua izan du, bai forma fisikoari zein psikologiari dagokionean. Sistemak gizabanako arrunta oso ondo ezagutzera iritsi da.
Barneys-ek esaten zuen propagandaz inguratuta ginela eta hau eguneroko bizitzako esparru guztietatik ematen zenez gure kontzientzia edo ekintzak propaganda honen menpekotasunetik zetorrela. Adibidez, erosten dugun arropa modan dagoen elite batek modan zer dagoen erran eta denda guztiek hau produzitzen dutenez, moda jarraitzeko aukera bakarrik dugu.
Baina utzi dezagun Barneys alde batean eta goazen Chomsky-ren inguruan hitz egitera. Lehenengo puntua, ikasle orok filosofiako edozein klasetan entzunda duen esaldiaz hitz egiten du: “erlijioa da herriaren apioa da”, Karl Marx. Gaur egun behar bada ez da erlijioa izango baina bai, lehenengo puntuan jartzen duen bezala, kirola, fikzioa, Internet edo bestelakoak. Eliteak hau bera erabiltzen du gure atentzioa arazo garrantzitsuenetatik aldentzeko.
Bestalde, seigarren puntuan aipatzen dena ez da sekretua gaur egun. Izan ere, telebistan edo Interneten edo Irratian edo beste hedabideetan ikusten ditugun iragarkien portzentaje handi bat emozioetan zentratzen baita, hori baita modu errazena, alegia.
Bostgarren puntuan ere, publikoa haurrei bezala hitz egitearen inguruan mintzatzen duenean berdina geratzen da. Esaterako, gaur egungo iragarki gehienek argumentu errazak eta zentzu gabeak ia erabiltzen dituzte erosketa bultzatzeko.
Hirugarren estrategia, “Pixkanakakoarena” Espainian askotan erabili izan dena da, esaterako. Izan ere, krisi ekonomikoa hasi zen garaian krisia zegoela esan zuten hasiera batez. Eta ondoren, pixkanaka pixkanaka krisi hori “konpontzeko” beharrezkoak ziren erreformak sortzen joan ziren, osasun, hezkuntza eta beste hainbesteko erakundeetako egoerak penagarriak izan ziren eta diren arte.Berdina gertatzen da, “atzeratzearen estrategia” puntuarekin.
Ondorioz, gizabanakoa sumindu nahian sortu diren estrategiak ematen duten arren, eguneroko bizitzan ikusten ditugun ekintzak dira soilik. Hau da, gaur egun, hain ohiturik gaude hedabideen eta antzerako beste medioen manipulazioetara jada ez garela honetaz enteratzen ere.