MTV EMA Bilbao:
distira guztiak ez dira urre
Aurreko azaroaren 4ean, Bilbon MTV EMA ospatu zen eta bertara milaka eta milaka pertsona hurbildu ziren. Ikuskizunaren hurrengo egunean ia Espainiako egunkari zein aldizkari guztiek honen inguruan hitz egiten zuten.
Elle aldizkaritik ateratako testu zati honek horrela dio: “ Bilboko hiriak musika mailan hain garrantzitsuak diren sari hauek jaso dituen lehenengo aldia izan da”.
Hala ere, ez da hedabide bakarra izan honelako gauzak esaten dituena, sarien arrakastari buruz hitz egiten duena, alegia. Baina, sakonki aztertzen badugu, ba ote da benetako arrakasta?
Kanpotik ikusita, Bilbok maila internazional honetako sari batzuk jasotzea aurrerapauso ikaragarria da, baina ez, hiritarrei dagokionez baizik eta, hiriaren ospeari dagokionez baizik.

Izan ere, tamaina honetako ikuskizuna eraikitzea ez da gauza merkea eta finantziazioaren zati bat, handiena bada ere, Jaurlaritzatik etortzen den arren, bestea hiritarren diruarengandik dator.
Hala ere, egia da Bilboko eta zonaldeko jendeari ikuskizuna hurbiltzeko asmoz eta honen partaide egiten saiatu diren arren, antolamenduan lan egin duten beste pertsona asko, besteak beste, turismo bulegoko idazkari nagusia, sarietarako sarrerarik gabe geratu omen da. Hau da, sarrerak elite baten esku egon dira, publikoari dohainik eman dizkioten horiek ezik, noski, baina, MTV-ren irudi ona ez da galdu behar alajaina!
Distira guztiak ez dira urre ikusi daitekeenez, kanpotik ikusi dugun arrakasta internazional hori, Bilboko hiria hiri gaztea bihurtzeko ahaleginak ez dira doakoak izan, hiritarrek ordaindutakoak, baizik.
Iturriak: