top of page

SEX OR P.R. IN THE CITY?

  • Fitxa Teknikoa: 

Titulua: Sexo en Nueva York: la película

Titulu originala: Sex and the City

Zuzendaria: Michael Patrick King

Herrialdea: Estatu Batuak

Urtea: 2008

Estreinatze data: 20/06/2008

Iraupena: 145 min

Generoa: Drama, Romance, Comedia

Aktoreak: Sarah Jessica Parker, Kim Cattrall, Kristin Davis, Cynthia Nixon, Chris Noth, Candice Bergen, Jennifer Hudson, David Eigenberg, Evan Handler, Jason Lewis

Gidoilaria: Michael Patrick King

Produktorea: New Line Cinema, HBO Films, Darren Star Productions, IFP Westcoast

 

  • Gaia:

Laguntasuna eta maitasun erromantikoa

​

  • Sinopsia:

Pelikula hau Sexo En Nueva York HBO-ren serietik ateratakoa da. Hala ere, bertan ez da kontatzen seriea bukatu eta bereala, gertatzen dena, baizik eta, handik urte batzuetara lau lagunak (Carrie, Samantha, Miranda eta Charlotte) bizitzen ari direna. Bertan, Carrie (Sarah Jessica Parker) eta Mr. Big (Chris Noth) elkarrekin jarraituko dute, baina, Mr. Big-en ezkontza proposamenaren ostean ekintzek beste noranzko bat hartuko dute. Bestetik, Mirandak bere senarrarekin, Steve Brady (David Eigenberg), arazoak izaten hasiko da.

  • Protagonista (komunikazioarekin lotura zuzena daukana)

    • Carrie Bradshaw:

     The New York Star egunkariaren zutabegile famatua da. New York-en askok ezagutzen dute baina, batez ere, zapatetan daukan adikzioaren erruz, diruarekin arazoak izaten ditu askotan. Moda ere asko interesatzen zaio eta hau seriean zehar erabiltzen dituen arropetan islatzen da. Bestalde, adinari dagokionez, 40 urte inguru dauzkala dio pelikulan. Mr. Big pertsonaiarekin ateratzen ari denez, eta honek dirua daukanez, klase sozial altuko pertsonaia dela esan genezake, nahiz eta bera bakarrik, klase sozial ertainekoa izan.

​

     Ez da asko esaten bere familiari edo ikasketa motei buruz, baina kazetaria denez, komunikazio arloko ikasketak egin izanen zituela suposatzen da. Bizitza sozialari dagokionez, bere hiru lagun minekin egoten da gehienbat eta hori da pelikularen muina batez ere, baita seriarena ere.

​

     Karakterrari dagokionez, Carrie oso independentea da baina, beti dago gizon baten bila, ematen du bere zoriontasuna gizon baten menpean dagoela. Bere lagunen oso lagun da eta beti dago laguntzeko prest. Sexuari garrantzi asko ematen dio, ikustekoa den bezala. Izan ere, bere asteroko zutabean sexuari eta erlazioei buruz hitz egiten baitu beti.

 

    • Samantha Jones

    Lau lagunen artetik zaharrena da, 50 urte ditu. Harreman Publikoetan lan egiten du eta ikusi daitekeenez, bere agentzia porpioa dauka. Bertan, ekitaldiak antolatzen ditu New York-eko pertsonaia ospetsuenek eta garrantzitsuenek parte hartzen dute. Bere izaera hobeto ulertzeko, seriera begiratu beharko dugu. Samantha emakume independente bezala erakusten dute, behar bada, lau lagunetatik independentea. Berak, gizonezkoak sexu-bikote bezala besterik ez baititu ikusten, sentimentu erromantikoak ez baititu gustuko. Hala ere, pelikulan zehar bere mutil-lagunarekin bizitzen da, baina arazoak izango ditu fidel jarraitzeko.

​

     Ez da zehazten, Samantharen egoera familiar edo ikasketa motan.Bestalde, pelikulan zehar ikusi daiteke maila-sozial altuko pertsonaia dela, izan ere, bere mutil-lagunarekin Los Angeles-era joaten da bizitzera, baina, ahal duen bezain beste New York-era joaten da bere lagunak bisitatzera.

​

     Horregatik, oso leiala da bere lagunekiko eta beti dago laguntzeko prest eta ez ditu bere lagunen erabakiak epaitzen. Lanari dagokionez, nabaritzen da asko gustatzen zaiola egiten duena, beti dagoelako ekintzak antolatzen. Hala ere, pelikulan zehar ez da ikusten lana zerbait serioa denik, baizik eta Harreman Publikoen lanaren garrantzia eta zailtasuna behe-mailan uzte du.

​

    Adikzioei dagokionez, Carrie-rekin gertatzen den antzera, honen adikzioak ere zapatak eta arropa dira, moda orokorrean, alegia. Baita sexua ere, berarentzat erromantizismoa gehiegi baloratuta dago eta sexua da garrantzitsuena.

​

  • HHPPkorari dagokionak

    • Lan-eremua: autonomoa. Agentzia propioa dauka.

    • Norentzat egiten du lan?: Ez du inorrentzat lan egiten, bera da nagusia. Hala ere, pertsona zein enpresei ekintzak antolatzen lan egiten du.

    • Zeintzuk dira bere eginbeharrak? Hedabideekin konektatu, publizitya eta ekitaldien antolaketa.

    • HHPP en zein eredu ikusten dira? Hedabiden eta ekintzen planifikazioa batez ere.

    • Zein lan mota ikusten dira? ekintzen antolaketa (festak antolatzen ditu batez ere).

​

    Bechdel testa  filmetan, komikietan, antzezlanetan eta beste kultura-produktuetan genero-desparekotasuna neurtzeko sistema bat da. Antza denez, Liz Wallace, komikiaren egilearen adiskide bat, izan zen testaren asmatzailea. 1985ean agertu zen lehenengoz, The rule izeneko tira komiko batean, DTWOF komikiaren jatorrizkoaren 22. orrialdean.

    • Testaren oinarriak hauek dira:

      1. Filmean gutxienez bi pertsonaia emakumezko ateratzen dira.

      2. Pertsonaia horiek behin bederen elkarrekin hitz egiten dute.

      3. Elkarrizketa horren gaia gizon bat ez den beste zerbait da (baldintza hau ez dagokio bikote erlazioari bakarrik: adibidez, aitari buruz diharduten bi ahizpek ere ez dute testa gainditzen

      4. Testaren aldaera batek eskatzen du, horietaz gainera, bi emakumeek izena izan behar dutela

Sexo en Nueva York-en kasuan, Bechdel testa ez da betetzen, goazen, bada, puntuz puntu aztertzera:

  1. Filmean gutxienez bi pertsonaia emakumezko ateratzen dira: Carrie, Samantha, Charlotte eta Miranda.

  2. Pertsonaia horiek behin bederen elkarrekin hitz egiten dute: egunero hitz egiten dute beraien artean.

  3. Elkarrizketa horren gaia gizon baten inguruko zerbait da

  4. Bi emakumeek izena izan behar dutela: lau protagonistak emakumezkoak dira eta hauek izenak dauzkate.

​​

    Ikusi daitekeenez, 3tik 4 puntu betetzen dituzten arren, garrantzitsuena ez dela betetzen. Izan ere, pelikulan zeharreko elkarrizketa garrantzitsuenak gizonei buruzkoak dira, bai bi pelikuletan nola seriean zehar ere.

  • Twitter - círculo blanco
  • Instagram - White Circle
bottom of page