top of page

Los consultores de comunicacion ganan la partida a los periodistas

 Prcommunicacion hedabidek “Los consultores de comunicacion ganan la partida a los periodistas” albistea plazaratu zuen. Bertan Estatu Batuetan eta gero eta gehiago mundu guztian ematen den fenomenoaz hitz egiten du. Alegia, komunikazio aholkulariek kazetarien postuak hartzen ari dizkietela eta gainera, hauek soldata altuagoak dituztela.

  Izan ere, albistearen arabera, Estatu Batuetan kazetari bakoitzeko bost aholkulari daude eta tendentzia hau etengabe handitzen doa.                   

    Horrez gain, Estatu Batuetako Estatistika Laborategiaren arabera, 2013an kazetariaren soldata 35.600 dolar ziren bitartean, komunikazio aholkulari batena 54.940 dolarrekoa zen.Era berean, Espainian, Wellcomm-en II Informearen arabera, hedabide batean gutxien kobratzen dutenetarikoak kazetariak dira (26.359€ urtean).

      Datu hauek beldurtzekoak dira nire ustez, izan ere, harreman publikoetako aholkulari batek ez du bilatzen arazoaren egia, kazetariek egin dezaketen moduan, baizik eta lan egiten duten hedabidearentzat biderik hoberena. Hala ere, gaur egun, kazetariek egia bilatzen dutenaren esana ez dakit ere egia den, bakoitzak idazten duten hedabidearen ideologiarekiko idazten baitute. Jakin badakigu, egoera politiko baten aurrean ateratzen diren albisteak ezberdinak izan daitezkeela hedabidearen ideologiaren arabera eta beraz, gertatutakoaz enteratu nahi bazara, medio bat baino gehiago irakurri beharko dituzu.

      Hala ere, desberdina da aholkulari eta kazetari baten ikasketa bidea. Alde batetik, bi profesional hauei ondo idazteko eta transmititzeko baloreak ematen zaien arren, ondo idazteko helburuak desberdinak dira bi hauentzat:

      Alde batetik, kazetari batek ondo idatzi nahiko du irakurlearen irakurketa eta ulermena ahalik eta errazena egiteko eta gertatutakoaren inguruan ahalik eta modu argien informatzeko.

      Beste alde batetik, komunikazio aholkulari batek ondo idatzi eta hitzak ondo neurtzeko beharra izango du, lan egiten ari den enpresa horren irudia garbiltzeko edo bestelako arrazoiengatik ez ordea, irakurleari arazo baten aurrean egia objekiboa komunikatzeko, alegia.

      Hala ere, gaur egun hedabideak kontsumo gizarteko beste marka bat bihurtu dira eta beraien irudia ahalik eta garbien izateko aholkularien beharra dute. Ez dugu ahaztu behar ordea, hedabideen funtzioa zein den: askatasuna. Hedabideek askatasuna bermatzen diote gizarteari, eliteak egiten dituen ekintzez informatzen baitu eta biztanleriari hausnarketa bultzatu. Komunikazio aholkulariak badira hedabide baten ardatz nagusia funtzio hau pikutara joango da.

  • Twitter - círculo blanco
  • Instagram - White Circle
bottom of page