top of page

NIKE VS UNICEF

       Gaurko post-ean Nike eta UNICEF erakundeak itzalean eduki izan duten liskarraz hitz egingo dugu. Izan ere, nazioarteko harremanen klasean honi buruz hitz egin eta gero konturatu nintzen Harreman Publikoekin izugarrizko lotura zuela. Denek dakigu Nike-k umeak erabiltzen zituela haien produktuak ekoizteko. Honek Niken irudi korporatiboa asko zapuztu zuen eta hau hobetzeko kanpaina handiak egiten hasi ziren.

​

      Hala ere, umeen esplotazioko kasua atera eta gero, UNICEF-ek kartel hau atera zuen. Bertan, esplotazio hau kritikatu zuten, UNICEF umeen alde egiten duen nazioarteko erakundea baita.

​

     Nike-k arazoari aurre egiteko estrategia antolatzen hasi zen, horietako bat Barça futbol taldearen sponsor eginez eta horrela, haien logoa kamisetetan jarriz. Garrantzitsua da esatea UNICEF garai horietan futbol talde honen sponsor ere zela eta beraz, hauen logoa ere kamiseta berdinean zegoela, hau da, Nike eta UNICEF-ek kamiseta berdina partekatu zuten.

unicef-campaign.jpeg
DQJYPfMW4AIeZKW.jpg

       Estrategia korporatibo honek bi ondorio ekarri zituen: Nike kirol enpresari irudi ona berriro ekartzea, UNICEF umeen alde egiten zuen nazioarteko erakundearekin elkartuz eta horrela erakutsiz umeen eskubideen alde zegoela. Bestalde, UNICEF-en irudia pixka bat kaltetuta atera zen, umeen esplotazioa suspertu izan zuen enpresa batekin elkarlana sustatzeagatik.

       Gaur egun, ia inor ez da gogoratzen Nike-n eskandaluaz, batez ere enpresak haren irudi korporatiboa hobetzeko martxan jarri dituen kanpainengatik. Kanpaina horien atzetik Harreman Publikoen talde indartsu eta boteretsu bat dago. Izan ere, enpresa honek ume esplotatzaileen irudia izatetik, atleta, kirolari eta korrikalariekin lotutako irudia izatera pasa baita.

Iturria:

  1. Visual Literacy

  • Twitter - círculo blanco
  • Instagram - White Circle
bottom of page