Cajas solidarias
Telepizza empresak 500.000 “Cajas Solidarias” banatzen hasi da, Juegaterapia fundazioarekin batera atera duten kanpaina berriari hasiera emateko: I will survive. Energiaz eta poztasunez betetako kanta honekin, Juegaterapia fundazioak minbiziaren kontra borrokan ari diren umeen istorioak kontatu nahiko ditu. Irudian ageri diren protagonistak Leire eta Mateo dira, fundazioan parte hartzen duten umeak eta hauek “I will survive” leloarekin batera ageri dira.
​
Juegaterapia Fundazioak minbizia sufritzen ari diren umeekin lan egiten du. Beraien leloa “la quimio jugando se pasa volando” da eta bere helburua, kimio bitartean bai guraso zein umeek pozik pasatzea da, jolastuz eta horrela, etapa gogor hori hobeki pasatzeko.
​
Anna Rubauren esanetan (Juegaterapia Fundazioaren Marketing zuzendaria): “Telepizzaren kanpaina honek aukera ematen digu gure fundazioa eta umeen egoera Espainiako etxe gehiagotara hurbiltzeko. Izugarria iruditzen zaigu Telepizzak horrelako aukera paregabea eskaintzea eta espero dut beraien eskuzabaltasuna bezero berrietan bihurtzea. Izan ere, jende gehiagorengana iristeak gure proiektuak are hobeago egitea esan nahiko du”.

Modu honetan, kutxa solidario hauek Juegaterapiak umeen minbiziaren alde egiten dituzten ekintzen suspertzean lan egiten dute, jende gehiagorengana mezua helaraziz. Telepizzako Miguel Justribok (Telepizzako marka eta komunikazioaren arduraduna) honela hitz egin zuen kanpainari buruz: “Telepizzan lagunak eta familiarekin denbora gehiago pasatzen lagundu nahi izaten dugu eta Juegaterapiarekin antzeko zerbait gertatzen da, beraiek ere poztasun hori ume eta gurasoengana bidali nahi izaten dutelako”.
Kanpainaren datuak atera ez diren arren, arrakasta izango delakoan nago. Izan ere, bi enpresa hauen fusioa estrategia bikaina izan da nire ustez, Harreman Publikoen eta batez ere irudi korporatiboaren aldetik. Hau batez ere, Telepizzarentzat onuragarria dela esango nuke. Izan ere, enpresa honen mezua familia eta lagunak elkartzean zentratzen da eta hauekin denbora gehiago pasatzean. Juegaterapiak ere antzeko egiten du batez ere familia eta umeak minbiziari aurre egiten ari direnean ongi pasatzearen alde egiten baitute.
​
Juegaterapiarentzat ere estrategia hobezina da haien fundazioa gero eta jende gehiagoren belarrietara iristeko eta beraz, sozio gehiago lortzeko. Izan ere, Telepizza Espainian marka garrantzitsu bat baita eta jende askok eguneroko bizitzan kontsumitzen duena.