top of page

ZODIAKOAREN HILTZAILEA

zodiaco-robert-downey-jr-pelicula-dvd-D_

Fitxa teknikoa

Titulua: Zodiakoaren hiltzailea

Titulu originala: Zodiac

Zuzendaria: David Fincher

Herrialdea: Estatu Batuak

Urtea: 2007

Estreinatze data: 02/03/2007

Iraupena: 158 min

Generoa: Thriller, Intriga, Krimena

Aktoreak: Jake Gyllenhaal, Robert Downey Jr., Mark Ruffalo, Anthony Edwards,Chloë Sevigny, Donal Logue, John Carroll Lynch, Brian Cox, Clea DuVall,Elias Koteas, Dermot Mulroney, Ciara Hughes, Philip Baker Hall, Ione Skye,John Terry, Bob Stephenson, David Lee Smith

Gidoilaria: James Vanderbilt

Produktorea: Warner Bros. Pictures, Paramount Pictures, Phoenix Pictures

  • Sinopsia

“Zodiakoaren Hiltzaileari” buruzko Thriller bat da. 1966 eta 1978. urte bitartean San Franziskon hainbat pertsona hil zituen, medioei pistaz betetako gutunak bidaltzen zizkien bitartean. Pelikula detektibeen eta kazetarian artean zentratzen da, hauek hiltzailea harrapatzen saiatzen baitira, bakoitza bere medioen bitartez.

​

  • Protagonista (komunikazioarekin lotura zuzena daukana)​

    • Robert Graysmith: 27 urteko gizona dugu eta San Francisco Chronicle egunkarian karikaturista moduan lan egiten du. Lanean ez da oso errespetatua, marrazkilari sinple batengatik soilik hartzen dutelako gainontzeko kazetariek. Bertan lortzen duen soldatak klase ertaineko kide egiten du eta San Franciskon pisu xume bat izateko aukera ematen dio. Bi ume izango ditu eta bigarren aldiz ezkondutakoa da. Hala ere, Zodiakoaren hiltzailearen kasuan asko sartuta zegoenez bere bigarren emazteaz dibortziatuko da.  

​​

  • HHPPkorari dagokionak

    • Lan-eremua: hedabide batean lan egiten du, marrazki departamentuan, hain zuzen ere.

    • San Francisco Chronicle egunkariarentzat lan egiten du karikaturista moduan

    • Zeintzuk dira bere eginbeharrak? bere eginbeharrak hedabide horietan gizartean gertatzen diren ekitaldietan oinarrituz karikaturak egitea da. Hala ere, Zodiakoaren gutuna hedabide honetara iristen denean interesa jartzen hasten da kasuan, alor honetan duen lana alde batera utziz.

    • HHPP en zeintzuk eredu ikusten dira? batez ere kasuko puzzlea ebazten ari den heinean poliziako kide batzuekin eta kasuan lagundu dezaketen beste pertsonaiekin hitz egiten hasten da eta beraz, hedabideekin dituen kontaktuen barruko eremuan ikusten da HHPPen protagonismoa.

​​

​

    Bechdel testa  filmetan, komikietan, antzezlanetan eta beste kultura-produktuetan genero-desparekotasuna neurtzeko sistema bat da. Antza denez, Liz Wallace, komikiaren egilearen adiskide bat, izan zen testaren asmatzailea. 1985ean agertu zen lehenengoz, The rule izeneko tira komiko batean, DTWOF komikiaren jatorrizkoaren 22. orrialdean.

    • Testaren oinarriak hauek dira:

      • Filmean gutxienez bi pertsonaia emakumezko ateratzen dira.

      • Pertsonaia horiek behin bederen elkarrekin hitz egiten dute.

      • Elkarrizketa horren gaia gizon bat ez den beste zerbait da (baldintza hau ez dagokio bikote erlazioari bakarrik: adibidez, aitari buruz diharduten bi ahizpek ere ez dute testa gainditzen

      • Testaren aldaera batek eskatzen du, horietaz gainera, bi emakumeek izena izan behar dutela

​​

Zodiakoaren hiltzailearen kasuan, Bechdel testa ez da betetzen, goazen, bada, puntuz puntu aztertzera:

  1. Filmean gutxienez bi pertsonaia emakumezko ateratzen dira: Bai, baina hauen izenak ez dira aipatzen ia, bakarrik, protagonistaren emaztearen kasuan.

  2. Pertsonaia horiek behin bederen elkarrekin hitz egiten dute: ez.

  3. Elkarrizketa horren gaia gizon baten inguruko zerbait da: bi emakumeen artean ez dago inolako elkarrizketarik eta beraz puntu hau ez da betetzen. Batez ere, bere bigarren emaztearen irudia agertzen zaigu eta nola berarekin duen harremana gero eta okerrago dagoen.  Beraz, kasu honetan emaztearen irudia bai dagoela gizonaren arazoekin lotuta eta hori da bere gai nagusia, baina ez dira pelikulan zehar agertzen diren beste emakumeekin erlazionatzen, beraz, ez da testa betetzen.

  4. Bi emakumeek izena izan behar dutela: ez, emazteak soilik dauka izena, Melanie Graysmith.

 

Ikusi daitekeenez, Bechdel testa ez da betetzen . Izan ere, nahiz eta emakumeen irudi bat edo bi ikusi ez da garrantzitsuena pelikulan. Filmea batez ere protagonistaren buruhaustean zentratzen da eta honek bere eremu pertsonalean ekartzen dituen ondorioetan

Iturriak:

  1. Wikipedia

  2. IMDb

  • Twitter - círculo blanco
  • Instagram - White Circle
bottom of page