top of page

BID YOUR SWEAT

    2012. urtearen hasiera, Nike kirol enpresak “Make it count” sloganarekin bat zetorren kanpaina global bat sortu zuen. Dakigun bezala, Nike korrika egiteko zapatengatik ezaguna den marka bat da eta honen ildoan eta korrikalariak motibatzeko helburuarekin, baita nola ez, zapaten salmentak igotzeko, Bid your sweat kanpaina hau atera zuen. Interneten bitartez, web orrialde bat ireki zuen non beraien produktuak enkantean ipini zituzten. Hala ere, estilo honetako web orrialdeetan dirua eskaintzen duzun arren, Nike-en orrialdean korrika egindako kilometroekin.

Parte hartzeko pausoak honakoak ziren:

​

  1. Korrika egin eta kilometroak metatu Nike+ plataformaren bitartez

  2. Nike-n enkanteko lekuan sartu eta zure Nike+ kontuan erregistratu

  3. Lortutako kilometroekin enkantea egin

  4. Zure kilometroen eskaintza guztietatik handiena bada produktua zurea izango da 

​

Nike-k harreman publikoen ikuspegi batetik begiratuta bi gauza lortu nahiko zituen kanpaina honekin: enpresaren irudi osasuntsua eta kirolzalea sustatu eta aldi berean, zapaten eta haien produktuen salmentak handitu.

  • Twitter - círculo blanco
  • Instagram - White Circle
bottom of page