top of page

ETORKIZUNA ORAINA DA

    Munduaren historian gizartea aldatuko zuen berrikuntza baten aurrean gizakia beti egon da mesfidati. Gazteok, ordea, beste material batez eginik gaudela esango nuke. Guretzat dena da berria, mundua mihise txuri bat da eta helduentzat aldiz, azalera guztia  zikindurik dago, ez dago zuritasunerako espaziorik.

    Hau irakurrita pentsatzen geratuko zarete: zer dela eta egiten du honek horrelako hausnarketa filosofikorik? Erreza: Harreman Publikoen etorkizuna dela-eta.

    Harreman Publikoen lehen aitzindaria eta garaiko gizartea aldatuko zuen asmakuntza Inprenta izan zen. Inprentarekin batera, aldizkariak, astekariak, etab. sortzen hasi ziren. Hasiera batean, eskumen publikokoak baziren arren segituan, publizitateari esker, independente izatea lortu zuten. 

    Amos Kendall esaterako, garaiko egunkariez baliatu zen Andrew Jackson garaiko Estatu Batuetako presidentearen diskurtsoak eta ideologiak gizarteari zabaltzeko. Harreman Publikoen historian lehen prentsa idazkaria izan zela esaten da. Teknika hau historian zehar asko erabilia izan da batez ere ideia politikoak  zabaltzeko.  

  Inprentaren sorrerari zor diogun Harreman Publikoen beste teknika batzuk ere baditugu, esaterako:  publicity-a, prentsa gabineteak, hedabideekin harremanak, aurretik idatzitako testuak, prentsa hitzaldiak, etab.

    Orain dela urte gutxi batzuk ordea, gizartea aldatuko zuen beste asmakizun bat egon zen: INTERNET. Hasiera batean, gobernuek erabiliko zuten bakarrik baina pixkanaka-pixkanaka gizarte osora zabalduko zen.

Nahiz eta Internetek milioika aukera berri eman Harreman Publikoak jorratzeko, azalean geratzen ari gara oraindik: prentsa digitala, mezularitza elektronikoa....

    Sentsazioa daukat, gaur egungo agentzia askok beldurrez eta mesfidati ikusten dutela Internet eta batez ere, Sare Sozialak. Harreman Publikoen mundua oraindik inprentan eta prentsan dago, euskarri horrek, hedabide horrek, oraindik emaitza onak ematen dituelako.

    Horregatik hasieran erran bezala: gazteok etorkizuna gara. Gazteok ez dugu Internetik gabeko mundua ezagutu eta horregatik, pertsona egokienak gara Harreman Publikoen mundua buruz behera jartzeko, iraganera gehiago ez begiratzeko eta etorkizunaren begietara begiratzeko. Sare Sozialetara gehiago jo behar dugu, askotan hor baitago giltza: Twitter, Instagram, YouTube… Gaur egun ezin da egon Harreman Publikoko kanpaina arrakastatsu bat sare sozialak erabiltzen ez badituzu. Biralizazioa ezinezkoa da Internetik gabe. Harreman Publikoek beste noranzko bat hartzeko beharra daukate, ezin gara geratu Amos Kendall-en prentsa idazkietan.

345782-social-network.png
  • Twitter - círculo blanco
  • Instagram - White Circle
bottom of page