KATXALOTE BAT MANZANARES IBAIAN
Kaxalote bat Manzanares ibaian? Hori da Madrid Rio auzoko bizilagunek bertatik pasatzean izan zuten erreakzioa.
Momentu hau sare sozialetan barna biralizatzen hasi zen, hasiera batean bertatik paseatzen ari zirenek edo laneko bidean zeuden langileek Twitter eta bestelako sare sozialetara, egoeraren argazkiak igotzen hasi zirenean.
Bizilagunak izan baziren arren lehenak idazten, segituan jende gehiagori iristen hasi zitzaion eta pertsonaia publiko askok ere elkarrizketa digitalean parte hartu zuten.
Hala ere, jendeak segiduan jakin izan zuen zer zela eta zegoen animalia hori manzanares ibaian: ingurumenari buruzko kontzientziazio kanpaina bat!
Izan ere, Parisen orain dela gutxi ere egin zuten kanpainaren antzekoa da. Oraingoan, “Whale” kanpaina, udazkenean zehar Madriden Ciudad Distrito-ren eskutik etortzen den lehen doako ekintza izan da.
Ekintza hau, zehazki, artea, hezkuntza eta komunitatea biltzen duen “performance” izan da. “Captain Boomer” artistak egindako eskultura hiper-errealista honek errealitatea eta fikzioa nahastu nahi ditu, ikusteko zer nolako ondorioak ekarriko dituen klima-aldaketak zerbait egiten hasten ez bagara. Gainera, eskulturari laguntzeko asmoz, zientifikoak ziren aktore-aktoresak kontratatu zituzten kaxalotea zehazten ari zirela egiteko.
Ikusi daitekeenez, Harreman Publikoen eredu paregabea izan da: ingurumenarekiko kontzientzia sustatzea kanpo-ekintzen bidez. Teknika hau asko erabiltzen da Harreman Publikoetan arrazoi horregatik batez ere, jendearen atentzioa lortzeko. Gainera, kanpaina oso ondo egina dago, sare sozialen biralizazioa lortu baitzuten eta hori Harreman Tekniken planifikazio onaren eskuetan dago.
Esan dezakegu, Harreman Publikoak pentsatzen duzuna baino gehiago direla.
Iturriak: