top of page

ERAGIN SORTZAILEAK SARE SOZIALETAN

dulceida drumwit.PNG

      Kanpaina hauek modu egokian egiteko bi faktore daude: alde batetik, eragin sortzaile hauek bidaia batera gonbidatzea eta bertan, argazkiak atera eta haien sare sozialetara igotzea, #Drumwit hashtag erabiltzen. Bestalde, YouTube-ko kanal bat badute (arestian aipatutako influentzer guztiek daukate YouTube) bidaiaren esperientzia grabatu eta vlog moduan igotzea.

​

           Gaur egun, Drumwit-en Instagrameko profilak 395 mila jarraitzaile baino gehiago ditu eta hau, eragin sortzaile hauekin lan egiteagatik izan da. Izan ere, kanpaina asko zozketetan oinarritzen dira. Hau da, empresa honengatik kontratatutako  influentzer batek bidaia baten zozketa bat egiten du beraien perfilean eta bertan parte hartzeko elementuak hiru izan ohi dira:

​

  1. ​            Influentzerrari jarraitzea

  2.             Zozketa egin duen argazkiari Like ematea

  3.             Drumwit-ek duen Instagrama jarraitzea

​

      Hau, influentzer bat baino gehiagorekin egitean audientzia handi eta desberdin batera iritsiko zara, bezero potentzialen kantitatea handituz. Behin kantitatea daukagula, kalitatea beharko dugu.

​

     Bezeroen kalitatea lortzea erraza da kasu honetan. Izan ere, Drumwit enpresa gazteei zuzendutakoa da batez ere, eta gazte gehienak sare sozialetan biltzen direnez, publiko objektiboari zuzentzea oso erraza da.

 

      Ikusi daitekeenez, sare sozialak erabiltzea ezinbestekoa da zure produktua arrakastatsu bihurtzeko, baina aldi berean, ohartzekoa da ere, sare sozial hauen targeta batez ere gaztea dela, beraz, zure produktua gaztea izan behar du eta ez bada, horretara egokitu beharko zara.

      Aurreko asteko klasean irakasleak hedabide batek Instagrameko euskal influentzerren zerrenda bat atera zuela esan zigun eta honek ideia bat eman zidan post bat idazteko: idea eragileen garrantzia marka bat sortzerako orduan.

​

      Gaur egun zure produktua arrakastatsua izatea nahi baduzu, ezinbestekoa izango da sare sozialetan eta batez ere, eragin sortzaileetan (influentzerretan) inbertitzea. Hartu dezagun Drumwit bidaia agentziaren kasua.

​

       Drumwit 2015. urtean sortu zen bidaia agentzia bat izan arren, gaur egun, gazte guztion belarrietan dagoen izena da. Izan ere, enpresa honen harreman publikoen estrategia oso arrakastatsua izan da, batez ere, influentzerrak erabili izan dituelako, besteak beste, Dulceida, Lovely Pepa edo Paula Gonu. Espainiako influentzerrik garrantzitsuenak dira, Instagramen soilik milioi bat jarraitzaileetatik gora izanik. Baina, ez gara oso urrutira joan behar, Euskadi mailan, Sara Baceiredo edo RaquelReitx bezalako eragin sortzaileekin ere lan egin dute.

sara drumwit.PNG
  • Twitter - círculo blanco
  • Instagram - White Circle
bottom of page